Ander Esartek eta Marian Garmendiak karta aldian-aldian berritzen segitzen dute, euren nortasun aktibo eta inkonformistari jarraikiz. Horretarako, sukaldean sortutako hainbat berrikuntza sartzen dituzte kartan, hala nola xerratutako atun entrecotea, katxopoa, legatz pusketak ganbekin edo olagarroa parrillan, Gaztela-Mantxako patatekin eta mojo kanariarrekin.
Era berean, Txuletak Donostiako kirola babesten jarraitzen du: ‘Bera Bera’ eskubaloi taldeko emakume txapeldunei harrera egin ohi die irabazten dutenean, Realaren emaitzei buruzko zozketak egiten ditu, ‘Donostiarra’ trainerua bultzatzen du eta Parte Zaharreko esku-pilota klubari laguntzen dio. Donostiako sukaldaritza eta kultura munduko elkarte eta kolektiboekin ere lan egiten du.
Jatetxeak, oro har, eta Esartek bereziki, hainbat ekitaldi gastronomikotan parte hartzen jarraitzen dute erakundeekin eta marka edo elkarteekin.
2016an, Txuletak ‘Esarte Select’ marka merkaturatu zuen, tabernan duen bitrina handi batean eskainita, esate baterako, urdaiazpikoa, txorizoa eta saltxitxoia.
Urtebete geroago, 2017ko martxoaren 24an jai handi bat antolatu zuen jatetxeak, bere hamargarren urteurrena zela kausa. ‘Txuleta familia’ osoa gonbidatu zuen festara: senideak, lagunak, bezeroak, komertzialak, sektoreko jendea...
Horretarako, binilo handi bat inprimatu eta terrazan jarri zuten, alegia, azken urteetako irudiz osatutako horma-irudi itzela: plater berriak, bezeroak, prentsa-zatiak, pertsona ospetsuak, egun gogoangarriak...
Tabernak zerbitzu gehiago eskaintzeari ekin zion 2013an: bitrina handi bat jarri zuten sarreran Txuletako produktu izarrekin. Bertatik eros dezakete bezeroek txuleta, azpizuna, entrekotea edota txistorra, hutsean gorderik. Baita, besteak beste, antxoak, Nafarroako zainzuriak edo Euskal Txerriz eginiko patea ere. Dena etxera, mendira edo hondartzara eramateko.
2014an barruko jangelako parte bat ‘Ospearen txokoa’ deitu eta apaindu zuen Txuletak. Horretarako, jatetxetik igarotako hainbat sektoreko pertsona ospetsuen argazkiz bete zuten horma: sukaldariak, aktoreak, kirolariak, musikariak, lagunak... Tradizio hori Madrilgo ‘Txistu’ jatetxetik ekarri zuten Ander Esartek eta Marian Garmendiak, hain zuzen ere, Pedro Abrego Esarteren osabaren lokaletik.
2012 eta 2013 San Sebastián Gastronomika kongresuko Parrilla Lehiaketa Nazionaleko txapeldunak gara.
Ander Esarte Abrego eta Marian Garmendia donostiarrek Donostiako Alde Zaharreko Txuleta jatetxe eta tabernari heldu zioten 2007ko martxoan. Terraza modernizatu, erabat berriztatu eta altzari guztiak aldatu zituzten.
Talde gazte, langile eta gogotsuarekin eta kalitate goreneko materialez denboraldiko sukaldaritza tradizionala egiten jakin dute. 2012 eta 2013. urteetan San Sebastián Gastronomika kongresuko Parrilla Txapelketa Nazionala irabazi zuten.
Anderren osabak, Pedro Abregok, ‘Txistu’ jatetxea eta Donostiako Urrezko Danborraren irabazleak, berarekin Madrilera joateko proposamena luzatu zien. Hala, biak ‘Txistu’ jatetxerako bidea hartu zuten. Besteak beste, Anderrek Real Madrid taldearentzat kozinatu zuen, bai taldearen lau urtetako lekualdatzeetan, bai Atenaseko olinpiadak edota Madril 2012ko hautagaitzarekin Singapurren eginiko ekitaldietan parte hartuz.
Ander Esartek ‘Castillo de Monjardín’-eko upeltegiko jatetxea inauguratu zuen. Urtebeteren ostean, ‘La Rampa’ jatetxearen irekieran ere izan zen, Donostiako portuan kokatuta dagoena.
Ander Esarte Parisera joan zen. Bertan ‘Le Cordon Bleu’-en urte eta erdi eman zituen. Horren ondoren, ‘Arzak’ eta ‘Akelarre’ jatetxeetan igaro zuen denboraldi bat; ostean, Aranzazu Hotelean, Esteban Albisu sukaldeburuaren ondoan, bigarren-sukaldari gisa lan eginez. Han elkar ezagutu zuten Marian Garmendiak eta Ander Esartek eta egun bazkideak dira Txuletan.
Ander Esarteren ibilbide profesionala hamalau urterekin hasi zen Donostiako ‘Zapatari’ jatetxean. Bere izeba Carmen Abregok eta José Mari Araneta sukaldariak zuzentzen zuten eta eurek sukaldaritzako makina bat sekretu erakutsi zioten.
LEHENGAIETAN OINARRITURIKO JANARIAREN TENPLUA DA, SOFISTIKAZIORIK GABEA, BAINA BERTUTE GUZTIEKIN
(+34) 943 441 007