Betiko euskal sukaldaritza eta garaian garaiko produktuak dira gure bereizgarri
nagusiak. Arrain eta haragi parrilla bikaina izateaz gain, herriko lehengai onenak ere
baditugu mahaikideen gozamenerako.
Mahaia erreserba ezazu, lagun edo senideekin etor zaitez edota
gurekin jateko bonu bat opari ezazu
Jatetxeak bi jangela ditu, bata gela pribatu baten barruan, eta, bestea, estali eta
girotutako terrazan.